Haitzaren mintzoa jarraituaz, behetik, era askean eta inguruari ahal den eragin gutxien eginez eskalatzearen plazerra elkarbanatu nahi dugun pertsona batzuk gara. Euskal Herrian horrelako hainbat bide daude, baina estilo honetara oso gutxi eskalatzen dela konturatu garenez, gune honekin, gure herriko abentura bide edota bide garbien informazioa zabaldu nahi dugu.

Gune irekia izatea nahi dugu, “piada” liburu bat bailitzan, informazioa elkarbanatzeko lekua.Horretarako, hemen azaltzen ez den bide bat errepikatu baduzu edo besteren bat ireki, bidali krokisa eta info basiko bat (ez dugu abentura kendu nahi) haitzarenmintzoa[abildua]gmail.com helbidera. Eskalatuak izan diren bideen informazioa nahi dugu, ez azalpenik gabeko krokis soilak. Informazioaren kalitatea estimatzen dugu.

Etorkizunean ere, konpromezudun eskalada garbi bat izan nahi dugulako…