Irene

Bide honekin Antoñanzas anaiek, generazio berriek estilo ederrean irekitzeko kriterioa dutela erakutsi digute. Bidea oso ona da, pena zertxobait motza gelditzen dela. Gehiagorako gogoarekin geratzen bagara, erdiko zelaitik, “directa peña alta” bidearen azken luzea egin dezakegu.

IRENE

Kotxean, Meano herritik goruntz irtetzen den pistatik, kantera antzeko batera iristen gara. Kotxea bertan utzi ondoren, pistatik jarraitzen dugu eta pista asko estutzen den unean, bidezihor bat ateratzen da hormen aldera. Hau jarraitu, konglomeratuzko hormaren azpitik pasa eta bideari jarraitu, bapatean bideak guztiz buelta ematen du, aurrera jarraitu, zertxobait jeitsi eta bidearen hasieran egongo gara:

pena_alta_aprox

Lehen luzeak tramitekoa ematen du baina polita da.
Bigarrenean, material fijo asko dago, baina hala ere gauzak sartu behar dira, oso ona.
Hirugarrena, jardineko transizioa da.
Laugarrena, orgasmo bat da. Ez du iltze edo expansiborik eta aldiz, kordino asko ditu. Asko ordea nahiko finak direnez, friend-ekin ongi babestea komeni da.

Gomendagarria azken luzerako “disipadore” pare bat eramatea. Soka eta kordino batzuk eramanez gero, beherakoan aldatu ditzazkegu, eta horrela, bidearen egoera, hobea izango da etorkizunean.

Orientazioa, guztiz hegoa. Udaberri eta udazkena dira garairik onenak baina neguan ere eskalatu daiteke eguna ona bada baina kontutan izan altueran gaudela. Udan kontuz beroarekin.