La mala reputación

Simon Elias eta Christian Ravierren bide ikusgarria, azken honek zabaltzen duen estilora. Lehenengo luze desplomatuak, plaka gris eta konpaktuetara eramaten gaitu, seguru fijo juxtuak ditu eta nabigatzera behartuta gaude, haitzaren mintzoa ongi ulertzera. Sekulako artelana!!

mala rioja 08-0726

Lehen luzea kateatzeko oso gogorra da eta gainera hasieran ez du haitz oso ona, baina nahikotxo babestu daiteke eta amaieran seguru fijo batzuk ditu.
Bigarrean, plaka gris konpaktu batetik ateratzen gara, diedro batean sartzeko, eta amaieran zapai txiki bat pasatzen dugu, ederra.
Hirugarrena, nabigazioa eta seguru fijo gutxi, luze oso oso ona.
Laugarrena, bertikala, hasieran seguru fijo batzuekin, ona hau ere.
Bostgarrena, ez genuen egin! Berandutu egin zitzaigun eta!

Advertisements