Noiz-bait

1983an libre eta artifiziala tartekatzen irekitako bide hau, gaur egun era askean eskalatzen da, eta bide ikaragarria da! Bigarren luzeko diedroa ikaragarria da baina goiko largo errazagoak ere, itzelak dira. Ordesako bia txiki bat bezala definitu dezakegun bide hau, sistemak bilatzen joaten da, diedro, tximini eta fisurak tartekatzen.

02noizbait

Bigarren luzean iltze asko daude eta gogorrak daude gainera, beraz librean estutzeko aukera ematen dute.

Jeitsiera rapelean biatik eta materiala dagokionez, mikro joku bati, friend joku bat gehitu behar zaio CAM 4a barne, fisurero joku bat ere bai. Hartu kordino batzuk rapelak aldatzeko (labana) eta mailua eramatea hemengo eskalatzaileen artean ez dago oso modan baina badaezpada eramatea ez litzateke batere txarra.

Errespetatu horma honek dituen erregulazioak. Hormaren info orokorra hemen.

Advertisements