Haika Mutil

Kepa Esbribanok irekitako bide honi lehenengo begirada botatzean, zuhaixkaz betetako bide baten itxura hartzen du, baina eskalatzen hasi eta berehala konturatuko gara, bide ikaragarri batean gaudela.

haika_mutil_ranero

Lehenengo diedroak, plaka batera eramango gaitu, eta honek fisura diagonal batera, fisura jarraiki, lehen bilerara iritsiko gara.  2 eta 3. luzeak, plakak zeharkatzen dituzte  eta azken luzeari ekiteko prest geratuko gara. Azken luzea ikusgarria da, autobabesean oinarritzen da, fisura perfektu bat jarraitzen du. Tartean parabolt-en bat dugu, tentsioa lasaitzeko, 5 izarreko luze bat da, oso mantenidoa eta bistan egiteko erronka ederra!

Jeitsiera deskargaderotik, lehen rapela 30metrokoa eta bigarrena 60 metrokoa.

Advertisements