Malaria

Makeda y Pello Lezaunek irekitako abenturako bidea. Fisura onak eta haitz ederreko plakak harrapatzen ditu. “Variante de los techos”-ekin konbinatzen badugu, konbinazio itzela geratzen da.

mayoreste

Bia barrenera hurbiltzea oso ebidentea da, gaur egun gainera, eraiki duten makro zubi eta bidearekin, errazagoa.

Lehen luzea komeni da adaptarse o morir bidetik egitea, malariarena oso oso zikina aurkitzen baita (gaur egungo egoera ez dakigu). Honen ondoren fisura sistemak bilatzen joaten gara R7 rarte. Hemendik eskuinetara joanez gero, variante de los techos-etik irten dezakegu, anbiente ikaragarria du goiko luzeak eta librean irtetzen da!

Jeitsiera, rapelen sistematik egiten da. Materialaren aldetik, mikro joku bati, friend joku bat (CAM 4) gehitu behar zaio, 1 eta 2a errepikatzen eta fisurero joku batekin. Soka bikoitza erabat gomendagarria. Arlegik orain dela urte batzuk bilerak berekipatu zizkiola uste dugu.

Hormak ekialdera begiratzen du, udan, eguerditik aurrera itzaletan ongi eskalatzen da eta udazken/udaberrian, lehenengo ordutako eguzkia aprobetxatu beharko dugu.

Krokisa, garai bateko Joseba Arlegiren webgunetik aterea.

Advertisements