Niña Koyote

2015eko udan, pelukera talde batek irekia. Erabat auto protekzioan oinarritzen den bidea da (progresiorako 3 parabolt eta iltze bat soilik!) baina ongi babesten da.

ninacoyote

Lehenengo luzea mutata bidearena egin behar da. Bigarrenak transiziokoa dirudi, baina ona da. Hirugarrena diedro batetik hasi eta plaka bat zeharkatzen du, oso ona. Laugarrenak ere transiziokoa dirudi, baina bigarrena bezelaxe, ona da. Azken luzeak bi diedro sistema harrapatzen ditu eta oso ona da, sokak ongi eraman!

Bide barrenera iristeko, horma printzipalaren ezkerrerainoko puntura joan, josu gartzia bideko lehen bi luzeak rapelatu (60m) eta mutataren lehenengo luzea egin. Bira batera iritsiko gara eta hor parean dugu bidea.

Advertisements