Peor es robar

Javier Antoñanzas eta Elias anaiek irekitako bidea 2007 eta 2011 urteetan.

Peor es robar

Bidean bi zati nabarmen bereizten dira. Lehen zatian, parabolt oso gutxi daude, eta ongi babestu behar dira luzeak, exigenteak dira. Bigarren zatian, parabolt gehiago daude, eta lasai estutu dezakegu, babesari garrantzi gutxiago emanaz.

Lehen luzea, diedro eder bat da, itzela. Bigarrena, plaka batetik doa fisurak harrapatzen eta babesteko exigentea da, oso ona! Hirugarrenak ez du sekulako itxura baina ezta batere txarra. Laugarrenak bi plaka zeharkatzen ditu eta tartean diedro fisura garbi bat du, baina oso ongi babesten da. Azkena ia ekipatua dago, eta fisikoki exigentea da.

Materiala, fisuak, joku bat totem eta alien semaforoa. Hartu kordino batzuk beherakoan aldatzeko, horrela bidearen egoera hobeagoa izango da etorkizunean.

Bidea, “Animal Caliente” (eskuinetara) eta “La mala reputación” (ezkerretara) bideen artean aurkitzen da. Hasiera nahiko zikina dago eta soka fijo bat du errazteko (sokako bukleak txapatu).

Advertisements