Belladona, sapua ta zikuta

Ibra eta Joxebak irekita 2006. urtean. Bidea aurkitzen den lekua ikusgarria da eta bidetik irtendakoan Anbotoren ikuspuntua, itzela! Erabat gomendagarria.

escanear0001

Hurbiltzea ez da oso erraza, Aramaioko Gantzaga auzotik, pista batez igo eta parking-ean aparkatzen dugu. Hortik Arrazola aldera doan bide bat hartu behar dugu, pinudi batetik doana.  Web orri honetan, hurbiltzea mapa batean ikus dezakezue, GPS-rako track eta guzti:

http://katuankak.blogspot.com.es/2009/03/belladonna-sapua-ta-zikuta.html

Lehen bi luzeak errazak izan arren, ederrak dira, haitzaren kalitate handiak laguntzen du. Gero bidea tenteagoa jartzen joaten da, eta gehiago estutu behar da. Erdiko luzeak, onak dira baina azkena oso oso ederra, zertxobait motza agian.

Materiala, Joku bat friend eta mikroak. Hartu fisu eta kordino batzuk, asko daude bidean aldatu ahal izateko.

Jeitsiera Zabalanditik.

Errespetatu hormak dituen erregulazioak. Eskaladaren erregulazioa bizkaian.

Advertisements