Lo que Frailia esconde

Luismi eta Iñakik 2008an Anbotoko Frailian zabaldu zuten bide ikaragarri hau artifiziala eta librea konbinatzen, baina librean egiteko oso oso egokia da.

loquefrailiaesconde

Ez da batere erraza lehorra topatzen, nahiko tipikoa da azken luzea bustia topatzea, gainera kontutan izanda eskalada araututa dagoela, garairik onena, udazkena da. Saiatu euririk egin gabeko garai baten ondoren joaten.

Denetik du bide honek, aderentziako pasarteak, diedro perfektuak, enpotreak… ez gara batere aspertuko eskalatzen.

Hurbiltzea guk Arrazolatik egin genuen. Autobus geltokiaren inguruan aparkatu eta anboto aldera doan pista hartu. Momentu batean pista eskuinetara (mendebaldera) desbideratzen da, hau segi eta baso batean sartzen gara bidezihor bat jarraituaz. Frailia bera inguratu (Mendebalderantz), eta kanal luze baten azpian aurkituko gara. Beheko partean hasten da bidea.

aprox_3d

aprox_mapa

Jeitsiera, Frailiako tontorrera igo, eta rapel luze batean kanalaren goiko partera, hortik motxilak utzi ditugun puntura zuzen.

Advertisements