Sola Crack

Iñigo, Jagoba eta Jonek 2009an irekitako bide hau, oso oso ona da. Abentura eta zailtasuna uztartzen ditu 4 luzetan.

SOLA crack krokisa

Lehenengo luzea, “Incidente Mishima” baino pixkat ezkerrerago hasten da (“incidentek” duen hasierako belar guztia saihesteko), gero bertatik jarraitzen du eta diedroaren parean, “Sola Crack”-ek ezkerrera trabesia bat egiten du plaka batetik (gorde totem more bat azken diedrorako).

Bigarren luzeko zapaia, ikusgarria bezain ona da, behatzetako enpotreak ditu hasieran eta eskuak enpotratzen amaitzen dugu, ikaragarria benetan.

Hirugarrena, luzerik exkaxena da. Plaka batetik belar bira batera irtetzen gara, eta biratik, beste plaka bat zeharkatuz amaitzen dugu.

Azken luzea, plaka bertikaletan doa, harri itzela eta mugimendu oso onak eta gogorrak!

Bide honetarako hurbiltzea Gaintzatik egitea gomendatzen da, bidea, hormaren ezkerrean baitago. Gaintza herrian goruntz segi eta pista amaitzean aparkatu (utzi kotxea ez oztopatzeko moduan!) Pista jarraitu eta behien zelai batean amaituko dugu. Iturri bat dago ura bete nahi izanez gero, baina ez da erraza topatzen. Zeharka eta goruntz sasiak saihetsiz, bidearen barrenera iritsiko gara.


gaintzatik_hurbiltzea

Jeitsiera rapelean biatik, kordinoren bat eraman aldatzeko. Errespetatu hormaren erregulazio datak!

Bidearen inguruan norbaitek mailu bat topatzen badu, zerbezatxo bat gure kontu!

Advertisements