Zazpika

Eneko Pou eta Vallejok 2008an irekitako bidea ederra.

zazpika

Bidea krokis originalean ematen duena baino eskuragarriagoa dela esango genuke. Luze gehienetan paraboltak daude eta pausu gogorrenak hauen babesean egiten dira. Hala eta guztiz, friend-ak erabiltzeko pasarteak ditu eta tontorrera gustura iritsiko gara. Harriaren kalitatea ona da eta bide ederra 7a/7b graduan mugitzen bagara. Luze gogorrena 7b+ dela iruditu zitzaigun, era horretara, bidea zertxobait eskuragarriagoa geratzen da.

Bidea, Ziordiako espoloi ezagunaren ezkerretara aurkitzen da, barrenera iristeko, Ziordia herritik kanteratara jo, han inguruan txukun aparkatu eta hurbiltzea oso agerikoa da. Jeitsiera, kantera bertatik, prestatu txikizio bat ikusteko.

Orientazioz oso hegoa da, kontu handia izan eguzkiarekin, leku oso beroa baita.

Krokisa, Mikel Saez de Uraibainen blogetik hartu dugu.

Advertisements