Tormenta del este

2011an Eneko Cesar eta Mikel Zabazak irekitako bide honek 3 luze soilik izan arren, bide eder bat eskalatzearen sentsazioa emango digu.

tormenta_este_topo_mod

Hurbiltzea, Kale Borrokako (edo Axeribaldi) sektoreko aparkalekutik egin behar da. Axeribaldi sektorearen azpitik pasa eta 5-10 minutuan iritsiko gara hormara. Bidearen eskubitan zulo nabarmen bat dago.

Tormenta del este

Lehen luzeak zulodun plaka batzuk zeharkatzen ditu, oso oso ederra. Behetik parabolt bat ikusten da ezkerrean, baina ez da bide honetakoa, eskuineragokoaren bila joan behar da (krokisa ongi begiratu edo haitzaren mintzoa jarraitu)

Bigarrena sistema nabarmen batean hasten da eta honek plaka batera eramaten gaitu, harri itzela du eta oso ederra da. Bi aukera ditugu bilera egiteko, amaieran ezkerrera tira eta repisatxo batean edo zertxobait zuzenago, plaka batean, biak ekipatuak daude. Lehenengoa erosoa da, baina habi baten ondoan dago, bigarrena ez da oso erosoa…

Azken luzeak plaka batetik, arteka fisiko batera eramaten gaitu, luze bikaina seguruak sartzen eta kateatzen egiteko! Hemen ere bilerarako bi aukera ditugu, goiko zuhaitzetara joan edo zailena pasata eskuinetara geratzen den bi kimikodun bilerara joan (gomendagarria).

Aipatutako bi kimikoetara joanez gero, jeitsiera 60metroko rapel batean egiten da lurreraino.

Materialari dagokionez, guk bi joku totem+CAM 2+CAM 3 eta fisuak eraman genituen, horrela oso ongi babesten da.

Info gehiago, Mikel Zabalzaren blogean.

Advertisements