Artolako lepoa

Artolako haitzetan ustekabe ederra hartuko dugu. Orratz dotore honetan, arteka eta zulo asko aurkitzen dira eta autobabesa topera sentitzeko ederra da! Bi luzeko hiru bide dauzkagu progresiorako seguru fixo soil bat erabiliaz. Orratz honen ondoan, beste arteka garbi bat dugu sektorea borobiltzeko.

artola foto

Nahiz eta graduz apal xamarrak diruditen, dezente eskalatu behar da eta erabat asetuta utziko gaituzte bizpairu bide eskalatuz gero.

Hurbiltzea, espoloietako aparkalekuan aurrera segi, baserriaren parean harrizko pistan jarraitu, eta ezkerretara beste pista bat irtetzen den puntuan aparkatu (P4). Handik oinez, ezkerretara doan pistan segi eta zabalgune batean , lepo aldera doan bidetxur bat hartu. Behin lepoan eskuinera zeharka, begi bistan izango ditugu bideak.

artola_aprox

Eguzkia arratsaldean bakarrik ikusten dute eta honek joku handia ematen du. Kontutan izan hormak dituen erregulazioak (Gaur egun, irailak 1-abenduak 31 soilik eskala daiteke).

KMman filosofikoa

KMmanfilosofikoa

Ajillo eta Aitorrek 2014an ireki zuten sektoreko lehen bide hau. Ondo begiratu beharreko lehen luzeak, diedro arteka batera eramango gaitu, oso ederra luze hau. Bidea erabat garbia dago bileretako txapa bakarrak kenduta. Jeitsiera rapelez.

Aro berria Atxarten

aro_berria_atxarten

Iñigo eta Gorkak 2015ean irekia. Hasierako diedro bertikal batek, plaka konpaktudun luze batera eramaten gaitu, baina plaka honek, arteka eta zuloak ditu babestu ahal izateko. Jeitsiera KM-ko rapeletik. Bide ederra eta autoprotekzioan gozatu araziko diguna!

JR Populista!

JR_Populista

Hau ere Iñigo eta Gorkak irekia 2015 amaieran. Diedro nabarmen bat eskalatuko dugu, harri konpaktua eta autoprotekzioa erabiltzen. Bigarren luzean, arteka fin bati ekingo diogu eta ezkerretara joango gara KM-ren rapelaren bila. Bide ederra hau ere!

Artola crack

artola_crack

Berez ez dakigu bide honek ze izen duen ezta nork ireki duen ere, baina gure artean “Artola crack” bezala ezagutzen dugu. Beste sektoretik, zertxobait ezkerrerago dago. Arteka garbi bat dugu, bertikala eta eskalatzeko oso ederra. Proposatutako materialarekin, ederki babestuko dugu!

Advertisements