Atxarte, informazio orokorra

Atxarteko bailara, ezagutzen ez duenarentzat, konplexu xamarra da. Ondorengo lerroek hau pixkat bat sinplifikatu eta bertako egoera erraztea dute helburu.

mapa_resize

Abadiñotik eta Olondoko tabernaren ondotik sartzen bagara, hiru multzo handitan banatu dezakegu Atxarte.

Olondotik aurrera bailaran goruntz goazela, mendebaldera kokatzen den guztia, Untzillaitz mendia izenez ezagutzen da.

Ekialdera dauden orratz, horma eta ertz guztiak, Astxiki mendia bezala ezagutzen dira.

Astxikiren hegoaldean belarrezko lepo bat dago, tentsio altuko kablez zeharkatzen dena, lepo hau, Artolako lepoa bezala ezagutzen da.

Zertxobait hegoalderago, baina bidearen ekialdean, Alluitz menditzarrarekin topatzen gara, hau orratz eta pareta desberdinez osatzen da.

Advertisements