Peasso de…

Carballo eta Javik 98an pentsaera berritzaile batean ireki zuten bide ikaragarri hau. Ia 20 urte ondoren ere, bideak kutsu modernoa du. Bide motza izanagatik ere konpromisoa hartzeko prest egon beharko da eskalatzailea eta hirugarren luzeari gogoz ekin beharko dio. Luze hau sekzio oso obligatuez osatzen da, bi parabolt bakarrik ditu eta seguruak hankapean ditugularik eskalatu beharko dugu. Haitzaren kalitate ezin hobeak, buruari kontra egin eta aurrera jarraitzen lagunduko digu. Plazer bat izan da perla txiki hau aurkitzea, beraz, bideko 4 paraboltak berrekipatu ditugu INOX erakoekin eta baita krokis txukun bat egin, informazio minimo hori, horrelako bideetan, asko da.

peassode_topo

Era askean, behetik eta ahal den material fixo gutxiena erabiliaz egindako maisu lana eta hurrengo jenerazioentzat irakasgai ederra!

Jeitsiera oinez edo bi rapeletan (kordinoren bat eraman). Materiala, 2 joku Totem + 2x(CAM 2+CAM3)+ Fisu joku txiki bat. Express luzeren bat ongi etortze da.

Gozatu!

Advertisements