Gartxot

2015eko udazkenean Mikel, Arkaitz eta Ivanek irekia.

leire_gartxot

Gerturatze zoragarri eta inguru bakarti eta lasaiak, gozo-gozo eramango gaitu orratzaren barrenera. Hemen, aldapa tente batek berotuko gaitu eta bidearen sarrerako hiruzpalau A0ak errazago egingo ditugu.

Hortik aurrera, poliki-poliki irabazi beharko ditugu metroak, pasarte ezberdinak friend-etara eta batzuk txapetara babestuaz. Zentzu guztiak arretan jarri beharko ditugu, batez ere azkeneko luze zoragarri eta gogorrean. Bidea “increscendo” doa, beraz, aho gusto ederrarekin amaituko dugu.

Info gehiago, Mikelen blogean.

Gozatu!

Advertisements