Dinosaurioen kanposantua

2016ko Iraila eta Urrian Ajillo eta Aitorrek zabaldutako bide eder honek bi zati nabarmen ditu.

dinosauruen_kanposantua

Lehenengo zatiak kutsu alpinoa du, autobabesean oinarritzen da eta ematen duena baino ederragoa da. Zailtasun handia ez izan arren, gradu estu xamarrak, ongi eskalatzera behartuko gaitu.

Bigarren zatia, askoz tenteagoa da eta zailtasuna handitzen doa. Paraboltez babestutako plaka ederrak gurutzatzen ditu. Azken luzea oso oso ederra da, ertz estetiko batean eskalatuko dugu eta amaieran, ertz aldaketa polit bat egingo dugu.

Errespetatu horma honek dituen erregulazioak. P4 puntuan aparkatu dezakegu eta hemendik bidearen hasierara, bide nabarmena da.

Advertisements