Kolpez Kolpe

2002an Egoitz eta Adek irekitako bidea.

Bidearen zati asko artifizialean irekita egon arren, haitzaren mintzoa jarraituaz, zatiok era askean eta autobabesean eskalatu daitezke, horrela bide ausart bat osatuaz.

kolpez_kolpe_final

Itxura exkaxeko hasiera belartsu batek, tente jartzen den zati luze batera eramaten gaitu. Hemen haitz ona eta pausu morfologiko bat aurkituko dugu. Bigarrenean paraboltez babestutako zati lasai bat igaro eta gero, bideko zati zailenera iritsiko gara. Ezkerretara hartu eta plaka luze bat zeharkatuko dugu, zati honek asko behartzen du eta odol hotz pixka bat izan beharko dugu. Hemendik aurrera ondo babestutako kalitate handiko pasarteak bilatuko ditugu. Azken luzea oso ederra da eta egoki eskalatu beharko dugu hara eta hona zulotxo denekin puzzlea osatuz.

Zailtasun handia izan ez arren, haitza ongi irakurtzea eskatzen duen bide gomendagarria da, aprobetxatu haitzak babesteko ematen duen puntutxo bakoitza. Jetsiera rapelez bidetik, zertxobait zikinak.

Errespetatu hormak dituen erregulazioak. Hurbiltzea, P4 puntuan aparkatu eta artolako lepora joateko berdina, iritsi baina lehentxeago eskuinetara hartu.

Advertisements