Harrobia handitzeari ez!

Erroitegiko horman, Ion Agirre eta Iñaki Mendizabalek 2016ko Udazkenean zehar irekia. Sistemak txandakatzen, bidea kalitatez hobetzen doa altuera irabaziz.

harrobia-handitzeari-ez

Hurbiltzea, Arantzazutik Iturrigorrira jaisten den bidetik goazela momentu batean nabarmen ikusiko dugu Erroitegiko pareta gure ezkerretara. Hau ikustean bidexka txiki bat hartuko dugu sigi-saga horma azpiraino (15min).

erroitegi_mapa

Jeisteko bi aukera ditugu:

1- Hormaren azpian materiala utzi badugu edo hormako beste bideren bat eskalatu nahi badugu: Bidea amaitzen den zuhaitzean ekialderantz hartu eta segituan (20 m) bidexka bat nabarituko dugu izkutuko balkoi moduko batera eramango gaituena. Bertan, bloke baten azpitik pasatuz aldapa handiko zelai batean zeharka jeitsi gaitezke hormaren barreneraino. Kontuz belarra bustita badago!

2- Zuzenean Arantzazura itzuli nahi badugu: Bidea amaitzen den zuhaitzean iparralderantz hartu pagadia zeharkatuz eta 5 minututan Urbiatik Arantzazura jeisten den pista aurkituko dugu, justu Amabirginaren iturri parean. Pista honetatik behera 10 minututan Arantzazun gaude.

Bidea eskalatu ostean eguna borobildu nahi izanez gero aukera ezberdinak daude:

1- Parez pare Gazteluaitz mendia dago. Bide interesgarriena Hego Zuzena da.

gazteluaitz

2- Erroitegiko horman bertan kirol eskaladako bide batzuk daude. Hormaren ekialdeko ertzean txorreretako 3 bide 7C ingurukoak. R1 dagoen repisa belartsuan 4-5 bide 6B-6C ingurukoak. Bertara iristeko pasamanos zaharkitu bat dago.

Advertisements