Esposizio gradua

Goitik ekipatutako eskalada bideen eta behetik, haitzaren mintzoari jarraituz irekitako bideen arteko desberdintasuna, nabarmena da.

Lehenengoan, ekipatzaileak xehetasun guztiak kontuan hartu eta justu beharrezkoa den lekuetan sartuko ditu espantsioak. Segurtasuna, logika eta praktikotasuna, nabarmenak izaten dira bide hauetan.

Bigarrenean aldiz, bide bakoitza, abentura eta esperientzia iturri berria izan daiteke, mentalitate ezberdina, kemena, haitza irakurtzeko gaitasuna eta hainbat faktore ezberdinen batuketak, oso eskalada ezberdinak eskaini ditzazke.

Behetik irekitako bide hauek, gradu teknikoa ( 6a, 7a, 8a ) ez ezik, honekiko independentea den beste zailtasun nabarmen bat dute, esposizioa. Esposizioari zuzenean eragiten dioten faktoreak, seguruen maiztasuna eta berauen kalitatea dira.

Kirol eskaladarekiko berezi egiten duten ezaugarriok ordea, ez dira normalean adierazten, eta hutsune horri argitasun apur bat eman  nahian, kanpotik inportatutako eskala baten erabilera proposatzen dugu, txoko honetatik.

Sekula ez da zehatza izango (gradu teknikoa bezala), norbanako eta momentuak ikuspuntu ezberdin asko sortaraziko ditu, baino zenbat eta gehiago eskalatu, orduan eta seguruago gaude, eskalada mota hauetan, gradu teknikoa bezain besteko garrantzia duela esposizio gradu batek.

Guztiz objektiboa izatea eta bidearen 40 metroak, 3 hizki soiletan esplikatzea ezinezkoa dela, garbi izan beharko dugu. Modu honetan azaltzea denontzat mesedegarria delakoan gaude.  Haitzaren Mintzoa bilgune honetatik, bi graduko sistema normalizatu bat sortzeko apustua  egingo dugu aurrerantzean, gure inguru eder hauetan, kanpoko beste edozein tokitan bezalaxe egin daitekeela sinesten baitugu.

S Txapak baldin badaude R Babes naturala
S1 Kirol eskaladako ekipamendu arrunt/ugaria, eskaladak ez du behartzen. R1 Oso erraz babestu edo bilatu daitezke babeslekuak
S2 Kirol eskaladako ekipamendu distantziatua, ez arriskutsua. Seguruen tartean eskalatu egin behar da asko behartu ez arren. R2 Seguru onak izan arren, babeserako aukera zertxobait txikitzen da edo ugariagoa den kasuetan hauek jartzeko trebetasuna behar da. Nahitaezko zatiren bat agertu daiteke
S2+ Aurrekoaren berdina seguru tarteak handituz eta nahitaezko zatiak gehiago nabarmenduz. R2+ Babeserako aukera edo hauen kalitatea txikitzen doa. Nahitaezkoak diren zatiak azaldu daitezke. Autobabesean eskarmentua behar-beharrezkoa da
S3 Pasarte erraz nahiz zailak nahitaezkoak dira.
Orokorrean gaitasun fisiko eta mentala uztartzen ditu.
R3 Nahitaezko zati ugari azaldu daitezke eta autobabesa ez da beti nabarmena, seguru batzuen kalitatea eskasten doa. Konpromisoa eta gaitasuna eskatzen ditu
S3+ Zati zailetan ere espantsioak urrun daude, kontu asko erorikoekin. R3+ Zati zailetan ere, seguruak urrun utzi behar dira. Gertuxeago dauden kasuetan hauek jartzea zaila izan daiteke edota kalitate eskasa izan.
S4 Espantsioak oso urrun daude elkarrengandik. Konpromiso nabarmena. Zati zail askotan ezin da erori. R4 Erabateko konpromisoa eta gaitasuna eskatzen du. Zati batzuk zailak izateaz gain oso oso arriskutsuak izan daitezke.
S5 R5
S6 R6

Aurreko koadroan erakutsitako azalpenek,  gradu teknikoarekin lotura estua dute. 6B graduko luze batean zatirik gogorrenak erabat nahitaezkoak izango balira, 6B  S3  izatea posible izango litzateke.

7B graduko luze batean berriz, zatirik gogorrenak normaltasunez babestuta eta aldiz zailtasun gutxiagoko pasarteak oso oso nahitaezkoak izango balira, ez lioke eragingo esposizio graduari eta 7B  S2 izango litzateke.

Esposizio graduak, gradu teknikoarekin lotura estua du beraz.

Haitzaren Mintzoa

Advertisements