El beso de la mujer pintora

Mikel Zabalza eta Simon Eliasek 2008an irekitako bide itzela. Diedro sistema jarraiki, zailtasuneko eskalada eder bat burutuko dugu eta kateatzera joan eta dena ematen badugu, 3 luzek erabat ase utziko gaituzte.

Lehen luzea diedroan hasten da, baina puntu batean plakatik ezkerrera hartzen du, aprobetxatu aseguratu ahal izateko haitzak ematen digun lekutxo bakoitza. Luze konpaktu, gogor eta ederra!

Bigarrenean diedrora bueltatzen da eta “off with” estilora eskalatzen da, ongi babesten denez dibertigarria suertatzen da. Gorde CAM 2 bat bilerarako.

Azken luzean, diedro/fisura sistema jarraitzen da, ez du zailtasun kontzentraturik beraz, besaurreak lehertu arte estutzeko aukera paregabea!

Materialari dagokionez, krokis originalean baino gehiago hartu genuen guk eta eskertzen da. 2 joku TOTEM (urdin bakarra) + 2XCAM 2+ CAM 3+ CAM 4+alien urdina eta berdea+fisuak. Fisurako eskularruak gomendagarriak.

Esposizio graduari dagokionez, RS2/+ proposatzen dugu.

Jeitsiera bi rapeletan, bigarrena ezkerrerago aurkitzen den bilera batetik (eraman kordinoren bat).

Advertisements