Palomares, informazio orokorra

img_6812(argazkia hemendik hartuta: flickr.com/egizu)

Palomares eta bere ingurua, kantabriar mendizerran kokatzen da, Arabar Errioxan hain zuzen. 3 eta 5 luze bitarteko bide tenteak aurkituko ditugu hemen, kalitate handiko kare harri batean. Zulodun plaka konpaktuak dira orokorrean, baina sistemak ere aurki daitezke. Autobabesean eskalatzeko leku berezia da, batzuetan babestea ez da erreza suertatzen, piezen kolokazioan arreta berezia jarri behar da.

3 pareta nagusi bereizten ditugu hemen: Ekialdetik mendebaldera, nagusiena “Pilar Central Palomares”, orratz batzuen atzean, “Pilar Sur Palomares” eta azkenik, arestaren azpian kokatzen dena, “Contrafuerte Palomares”.

Hurbiltzeak motzak izan arren ez dira errazak, eta arrunta da eskalada egunen bat berandu hastea begetazio tartean “entretenitu” garelako. Mapa honekin zertxobait erraztuko zaizue hau, dena dela, ondo aztertu bideak.

Pistaren egoera ez da txarra, baina kotxe altua bada askoz hobeto pasako dugu azken zatia.

Advertisements