Hagin haundi

2011ko udaberrian bi egunetan zehar Mikel Arrue eta Jon Arantzetak zabaldua, “Contrafuerte de palomares”-en. Kalitate handiko plakak zeharkatzen ditu, zulo eta sistema txikiak aprobetxatzen.

Lehen luzeak zulodun plaka eder bat zeharkatzen du.

Bigarrena plaka tekniko bat da, hasieran gauza gutxi sartuko dugu babesteko.

Hirugarrenak, sarrera exkaxago batekin, diedro eder bat harrapatzen du, eta amaiera ezin hobea ematen dio bideari.

Esposizio graduari dagokionez, RS2 proposatzen dugu.

Advertisements