Haitzaren Mintzoa

2016ko udaberrian Iñigo eta Gorkak zabaldua “Palomareseko contrafuerte”-an. Kalitate handiko haitzak dituen sistema eta zuloak txandakatzen, autoprotekzioan oinarritzen den eskalada eder bat burutuko dugu. Bide hau zabaltzerakoan expansiboen erabilera minimoa bilatu zen, beraz, bidearen irakurketaren nondik norakoak, babeslekuek adieraziko dizkigute.

Lehenengo luzean nabigatuz eskalatu beharko dugu. Amaieran zuzen beharrean eskuinetara jo beharko dugu bilera harrapatzera.

Bigarrengoan seguru fixo bakarra dugunez ongi irakurri haitza.

Azkenak zulodun plaka konpaktu bat zeharkatzen du. Librean forzatu ahal izateko, fisurero pare bat daude fixoak, onak direnez lasai estutu ahal da. Hortik gora, haitzaren mintzoa, gozatu.

Proposatu dugun esposizio gradua RS2+/3 da. Seguru asko jarri daitezke, baina hauen kolokazioa konplexua da batzutan.

Jeitsiera 2 rapeletan.

Advertisements