Ezlekuak

2016 amaieran eta 2017 hasieran, 3 egunetan zehar Alberto, Ignasi eta Gorkak zabaldua progresiorako artifizialik erabili gabe. Konpromisoa, zailtasuna eta edertasuna uztartzen ditu hiru luzetan, autobabesa ardatz baina taladroaren erabilerari muzin egin gabe.

Bideak plaka gris konpaktuetan nabigatzen du, sistema nabarmenik jarraitu gabe. Haitzaren kalitate handiari esker, seguruak urrun utzi eta aurrera jarraitzea errazagoa izango dugu.

Lehen luze bertikalean, aprobetxatu babestu ahal izateko zulo txiki guztiak eta behin bilerara iritsita indartu ondo bilera.

Bigarrena zailtasun handiko luzea da, seguruak urruti utzi behar dira pausu zailak egiten diren bitartean, bilera muntatzea lehenengoan baino ebidenteagoa da, baina hala ere, ondo indartu.

Hirugarren luzearen hasieran arteka garbi bat dugu ondo babesten dena, hortik gora, zati motz zail baten ondoren, hankak ondo jarrita eta tenple askorekin eskalatu beharreko zati bat dugu.

Azkena aristara iristeko luzea da.

Bidea errepikatzean proposatu den esposizio gradua RS4 izan da.

Jaisteko, aristatik ekialdera jo 20 bat metro. Bertan rapel motz bat (kordinoren bat bloke batean) edo destrepe oso delikatu bat egin, Haginandi bideko rapelak harrapatzeko. Bertatik bi rapeletan lurrera.

Advertisements