Ipa barik… ez dago festarik

2019ko Maiatzean Mikel eta Iñigok irekitako bide bikain bezain basatia.

Goiko horma honek kalitate bikaina du baina gerturatzeak saiatzea eskatzen du. El Guru bidean esan bezala, ezpal eta arte ederren artean horma barrenetik batzutan, barruraxeagotik bestetan, pasadizoa bilatu beharko dugu. Pilar Central deiturikoa pasatzean kanal ezegonkor eta tente bat igoz goiko pisuko basotxora helduko gara eta hemen trabeska bide hasiera topatu beharko dugu.

Ezpala umela badago aldatzeko arropa eramatea oso ideia ona da gustora eskalatu nahi badugu.

Bidea erabateko autobabesean eta zulotxoz betetako plaka ederretan gora dijoa. Sokaluze luzeak dira eta ezinbestez, material asko jartzera eta bidearen erabateko irakurketa egokia burutzera behartuko gaitu.

Bidea iraunkoarra da eta azken luzeko pasarte bat nabarmen gogorragoa izanagatik ez da nahitaezkoa.

Jaisteko Peces de ciudad bidetik rapelatuko dugu eta ondoren igotako bidetik behera.

Gerturatzea zaila izanagatik, bideak eta egunak orotara edonor asetuta uzteko moduko proposamena delakoan gaude.