Fumantxu eta Froilan

Atxarteko liburu zaharrean, Galdareta monolitoak beste eskalada bide zahar batzuk bazituen. Gaur egungo eskalada ikuspuntutik, bakarra izango litzateke interesgarria, baina erdi erdian sai batek habi erraldoi bat egiten du. Hori dela eta bide hori ez eguneratzea erabaki dugu, baina bere ondoan, ezkutuan, beste bide garbi bat ikusten zen.

Erabat autobabesean oinarrituz, Fumantxu eta Froilanek, arteka eta zulo sistema garbi bat jarraituz monolitoaren eskalada aukera gizentzen du.

Bideak haitz oneko zati garbiak jarraitzen ditu, nahiz eta hasieran, zati belartsuetara gerturatu. Bidearen erdikaldean zuzen jarraitzeko moduko sistema bat bilatuko dugu, baina ezkarretara plaka bat zeharkatu eta arteka bikain bat hartzen du.

Hasierako tximinia eta erdiko zati tentea hainbestean egiten direla esango genuke, baina azkeneko arteka oso teknikoa eta zaila iruditu zitzaigun. Oso interesgarria da esku eta ukabilak arteketan trabatzea gustatzen bazaigu.

Esposizio aldetik r2 gradua proposatzen dugu, baina badu erdikaldean babesten saiatu beharreko zati konpaktu bat.

Monolitora gerturatu ezkero, berotzeko igo dezakegun biderik onena izango da seguraski.

Udazkena aurrera doa eta oraindik eguraldia lagun dugu, ez galdu txoko bikain hau ezagutzeko aukera.