Erroien erreinua

Jon Agirre eta Iñaki Mendizabalek 2018an zabaldua.

Eskaladarako ezezaguna den horma tente honetan, bide politak zabaldu dituzte txantxikuek. Eskuetan dugun honek, hormak eskaintzen dituen sabai eta oztopoak dotore igotzen ditu, autobabesean eta zailtasun maila eskuragarrian.

Jatsiera oinez Urbira dijoan bidetik egin ezkero, zirkular polit bat da.

Bide motza izanik goiz baten kerizpetara igotzeko denbora ematen du.

Kontuan izan debekualdia duela, Abuztutik Abendura eskalatu daiteke.

Exposizio gradurako SR2 proposatuko dugu.