Hilti 747

Simon eta “Tron”-ek zabaldutako bidea, berberana izateko, oso alpinoa, sistema ederrak harrapatzen ditu. Oso gomendagarria!

aguja_de_berberana_via_hilti747
Lehen luzea, hasierako zuhaitzekin borrokatu eta plaka konpaktuetatik sistemen bila.
Bigarren luzea, hasieran seguru fijoak ditu eta gogorra da, gero garbia dago eta nahi adina seguru sartu ditzazkegu, luze ikaragarria.
Hirugarrena, nabigaziokoa eta segururik gabekoa, ondo babesten da. Krokisak argituko dizkigu dudak.
Laugarrena Susana bidearena da, diedro polita, pena motza dela.

Krokisean jartzen duen materiala baino gehiago eraman (luzeak, oso luzeak dira) ongi etortzen da. Bi joku mikro eta friend ertainak errepikatu.